Orriak

2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

PROPOSAMENA: ALDIZKARIEN TIREKIN ARTELANAK

Ieeeeeepa Joxeeeeepa!
Indartsu gosaldu duzue?
Gaur, ondorengo artelana egitea proposatzen dizuet, beharrezko materiala: aldizkari zahar bat, paper/kartulina handi bat, kola eta gurazeak.

1. Lehenik eta behin animalia, instrumentu, kirolari... edozein gauzaren ingurua marraztu behar duzue.
2. Ondoren, aldizkari zahar bat hartu eta tira finak edo potoloak moztu behar dituzue.
3. Bukatzeko, tira horiek marraztutakoaren barruan pegatzen joan behar duzue, pazientzia handiz.

Ea ba, zein aukeratuko duzue? Zuen artelanen zain egongo naizela badakizue!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina