Hemen puzzleetan trebeena: Laraaa!
Bukatu du 1.000 (mila) piezako puzzlea, primeran! Orain beste bat egingo duzu?
2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea
ALDIZKARIEKIN EGINDAKO TXAKURRA
Arratsalde on!
Zer moduz doa zuen eguna? Primeran doala espero dut.
Gaur proposatutako eskulana iada Martinak egin du, txakurra egitea aukeratu du.
Oso polita geratu zaizu!!! Zein izena jarri diozu txakurrari? Pintto?

AMAZING VIDEOS ABOUT ANIMALS
Hi!
Are you learning new things about animals? I have a very interesting website about animals where you can find many videos and some games too! Look at it!
Hope you like it!
https://kids.nationalgeographic.com/

KONFETIZKO PIRULETA
Kaixo kaixo!
Hamaiketakoa jan duzue? Gaur oker ez banago, fruta tokatzen zen... asteartea delako diot.
Ilargik piruleta erraldoi bat egin du, eta barnean konfetiak sartu ditu. Oso polita gelditu zaio!
Good Luck idatzi du, norbaitek badaki zer esan nahi duen?

PROPOSAMENA: ALDIZKARIEN TIREKIN ARTELANAK
Ieeeeeepa Joxeeeeepa!
Indartsu gosaldu duzue?
Gaur, ondorengo artelana egitea proposatzen dizuet, beharrezko materiala: aldizkari zahar bat, paper/kartulina handi bat, kola eta gurazeak.
1. Lehenik eta behin animalia, instrumentu, kirolari... edozein gauzaren ingurua marraztu behar duzue.
2. Ondoren, aldizkari zahar bat hartu eta tira finak edo potoloak moztu behar dituzue.
3. Bukatzeko, tira horiek marraztutakoaren barruan pegatzen joan behar duzue, pazientzia handiz.
Ea ba, zein aukeratuko duzue? Zuen artelanen zain egongo naizela badakizue!

2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena
HEMEN BERRIRO SUKALDARI APARTA
Hemen berriro dator, Maia, bere errezetekin! Crep-ak, pizza, bizkotxoak... egin ditu! Zu bai artista!
Horretaz gain, ortzarradaren puzzle bat sortu du, zaila izan da egitea? Naroak, zure ahizpak lagundu dizu?
Aizue, batzuen etxe inguruan elurra dagoela esan dirudi, eta udaberrian gaude! Harritzekoa!

MARGOLARIA ARTISTA
2020(e)ko martxoaren 29(a), igandea
PROPOSAMENA: CRISTOBAL MOLON FILMA
Kikirikiiiiiii! Egun on! Esnatuuu!
Gaur, ondorengo filma ikustea proposatzen dizuegu, adi-adi egon behar duzue, asteazkenean honekin lotutako hainbat jarduera proposatuko dizkizuegu eta.
LANEAN ETA JOLASEAN PRIMERAN
Eguerdi on!
Hemen Bela eta Cris, egun hauetan, ohe elastikoan, ganbaran jolasean, etxeko lanak egiten... ari dira. Eta badakizue zer? Bazkaldu ondoren flash izotz postrea jan dute. Zein zaporea duzue gustokoen?
2020(e)ko martxoaren 28(a), larunbata
FUTBOLINA GOOOOOOL!
GOOOOOOOOL! GOOOOOOOL!
Zer moduz doa goiza?
Aitanaren etxean futbol partidu bat jokatzen ari dira, berdeak (Aitana) marradunen (Iker) aurka. Arbitroa haserre dagoela dirudi!
Aitanak egin du futbolin zoragarri hau, pintzak, malkiltxoak, errotulagailuak, zapata kaja bat, sormena eta gogoak behar izan ditu hauxe egiteko. Primeran Aitana!
Esango diguzu ea nork irabazi duen...

LIMOIZKO BIZKOTXO GOXO-GOXOA
Egun on larunbat honetan!
Telmok limoizko bizkotxo goxo-goxoa egin du, usaintzen duzue zuen etxeetatik?
Aizue, espero dut, ikastolara bueltatzen garenean, sukaldean ari zareten moduan jarraitzea, eta ondoren sukaldatutako guztia ikastolara ekartzea, horrela denok dena probatzeko aukera izango dugu. Zer diozue, bai?

2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala
BIZKOTXOA UMMM
Atzo Irenek hiru bizkotxo goxo egin zituen! Konturatu zarete bi bizkotxo hartza formarekin aterako direla?
BIZIKLETAN ETA DENETIK!
Kaixo txakur txikiak!
Helene etxean kirola egiten ari da, bizikletan aritzen da. Bi liburu irakurtzen ari da ere! Oso ondo Helene, jarraitu horrela! Ikusten duzuenez, eskulanak egiten ditu, hartza panda egitea aukeratu du honetan.
Badakizue, etxean esperimentoak egiten ari da, zuek egiten ari al zarete?
ENGLISH WEBSITE
Hello everybody!
How are you? I´m sure you´re working hard and learning
new things!
Have you been able to use the English website?
I have prepared a document on how to enter and move
within the website. I hope it helps you!
Here you have the URL to open the document:
Greetings and kisses to all,
Miss Leire.
ESKUTITZA
Zer moduz doa goiza?
Ikerrek eskutitz bat idatzi du, denetik egiten duela dio! Oso ondo, segi horrela Iker!
1.000 PIEZAKO PUZZLEA, ETA DENETIK!
Badirudi pixkanaka esnatzen ari zaretela! Ez ahaztu indartsu gosaltzeaz!
La Guía Villana liburua irakurtzen ari da, baina era berean ama eta Maialen, bere ahizparekin Futbolisimos liburua irakurtzen ari da.
Larak goizero etxekolanak eta eskulanak egiten ditu, zenbaitetan bizkotxoak ere egiten ditu. Eta lantxo horiek bukatu ostean, 1.000 (mila) piezako puzzlea egiten du, bai bai, irakurtzen duzuen bezala, mila piezako puzzlea, Álvaro bezala.
Puzzleak bukatzen dituzuenean argazkia bidali, bai? Zai egongo gara!

YOGA PIXKA BAT EZ DATOR GAIZKI
Ommmmm!
Agian batzuk etxean yoga egiten ari zarete egun hauetan. Ilargi, adibidez horietako bat da, yoga egiten ari da, begira nola erlaxatzen den! Berak, ondorengo bideoa jarraituta egin du praktikatzen du yoga! Ea batenbat animatzen den!
Haurrentzako yoga

2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna
TXAKURRA GELAKO PIPI KALTZALUZE
Ea asmatzen duzuen zein den argazkiko Pipi Kaltzaluze!
Baaaaaai, Jara da! Kasualitatea, aste honetan Pipi ikusteko proposatu eta Jara txikia zenean Pipi Kaltzaluzetaz mozorrotu zen.
Jarak aukeratutako superboterea MAGIA egitea da! Eta besteena, zein superboterea aukeratu duzue?

EUSKARAZ ETXEAN!
Ieeepa iiieeepa!
Oier etxean euskaraz hitz egiten ari da. Primeran Oier, jarraitu horrela!
Etxeko lanak egunero egiten ari da, eta dirudienez, sukaldean ere oso trebea da, albondigak egin ditu eta!
Oso ondo txapelduna!

ENERITZENTZAKO ESKULANAK ETA LIBURUAK
Kikirikiiiiiiiii, kikirikiiiiii! Esnatzeko garaia da!
Amets politak izan dituzue?
Clara egun hauetan bi liburu irakurtzen ari da, bat Iritsi gara! GO!AZEN! eta Magical Birds Los Maluros Azules. Primeran jarraitu horrela!
Artista hutsa da Clara! Ikusi duzue zein eskulan polita egin duen? Niri izugarri gustatu zait!
MILA ESKER CLARA!

PROPOSAMENA: ZOZKETA ETA ESKUEN JOLASA
Gaurkoan, Tximeleta eta Lehoia gelakoek proposatutako zozketa eta esku jolasen abestiak ikastea izango da, ondoren, ikastolara itzultzen garenean gure kideekin jolasteko aukera izango dugu!
Animatzen zarete?
ARI ARI ARI, MAIA SUKALDARI!!!
Denetik egiten ari da Maia egun hauetan, irakurtzen (Superlio sobre ruedas eta Nijterida eta Koomori Saguxarrak), balkoiean sendagileak txalotzen... baina dirudienez, gehien egiten ari dena, sukaldatzea da!
Ez genekien Txakurra gelan eliteko chef bat genuela! Bueltan gelakideok probatu beharko ditugu bere errezetak!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)