Orriak

gure artistak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
gure artistak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko ekainaren 16(a), asteartea

TXANGOA

Kaixo lagunok!
zer moduz doa goiza?
Jorge bere lagunekin, Telmo eta Lucasekin,

Ayeteko parkean egon da
Toki polita

2020(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

TXIMELETA


kaixo lagunok!
Azkeneko proposamena tximeleta egitea zen, eta zuetako batzuk: Martina, Ilargi eta Tomasek,argazkiak bidali dizkigute.
Gustura egin dezute.





Martinaren tximeleta

2020(e)ko ekainaren 11(a), osteguna

BELDARRA

Kaixo lagunok!
Arratsalde tristea dugu, euria.
Aste honetan tximeletaren metamorfosia ikasten ari zarete, eta Gorkak argazki hauek bidali dizkigu




ZE ONDO IKUSTEN DIRAN BELDARRAK

 Hau badakizute zer den
Honen izena, ez dakigu
                                                 norbaitek baldin badaki esan.
                                                                Polita da, ezta!                 

2020(e)ko ekainaren 3(a), asteazkena

INSEKTUAK


kaixo lagunok!

Dagoeneko insektuei buruz gauza pila ikasi duzue
Laia mendira joan zen eta argazki hauek atera zituen, tximeleta  oso ondo ikusten da eta  erlea  bilatu behar duzue.
Nik ikusi dut! ia zuek ere ikusten duzuten!


2020(e)ko ekainaren 2(a), asteartea

LOREA


Oraingoan, Larak eskulan bat erakusten digu




Polita atera zaio !

Loreak usaina du? Hain dotore dago, benetazkoa ematen duela

DANTZA


Kaixo koadrila,
 zer moduz zaudete? Arratsalde ederra disfrutatzen!

Alvarok bideo hau bidali digu.

Mozorratu da, eta dantza prestatu digu.
Gustura dabil,ezta1

2020(e)ko maiatzaren 29(a), ostirala

IRAKURLEAK

Egun on koadrila!
Iritsi da ostirala, ostirala iritsi da...! Asteburua dugu planak egiteko!

Jorgek bi liburu hauek irakurri dituela komentatzen digu:
-Txokolatezko arraina
-Un león dentro
Asko gustatu zaizkio, eta ulermen fitxak ere egin ditu.


 Ilargik liburu hau irakurri du.

2020(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna

POSTREAK


Laiak argazki bat bidali digu, azken egunetan egindako postreekin:
-kanela eta hurritzaren bolak
-esne kozkorrak

Bere etxekoak poz-pozik daude, goxo-goxoak daudelako.



2020(e)ko maiatzaren 26(a), asteartea

AMONA BISITATZEN


Aspaldiko partez, atzo Ilargik amona ikusteko aukera izan zuen. Konfinamentuan ez dira elkarrekin egon eta gogotsu zegoen. Ikusten da, ezta?

Bai amona eta bai Ilargi oso zoriontsu daude!



Ilargik kareta hauek ere bidali dizkigu: tximeleta eta matxinsaltoa. Oso politak!



IRAKURKETA "IPUINTXO BAT GAUERO"


Atzo Jon Arocenak "ipuintxo bat gauero" liburua  bukatu zuen irakurtzen, luzea da, 520 orrialde ditu; denbora asko eman dio baina oso gustura irakurri du.


Zorionak Jon! Segi horrela, ea gustoko beste liburu bat aurkitzen duzun!



2020(e)ko maiatzaren 25(a), astelehena

"ON KIXOTE" LIBURUA

Kaixo lagunok!
Ikerrek eta Mikelek " On Kixote" liburua irakurri dute. Badakizue nork idatzi zuen?
Miguel de Cervantesek idatzi zuen.

Ikerrek, liburua irakurri ondoren, fitxa bat egin du.
Liburua asko gustatu zaio.

ASTEBURUA

Atzo Gorka hondartzan egon zen, eta begira zenbat gauza hartu zituen: karramarroak eta karrakelak.
Hori bai, gero ez zituen etxera eraman, itsasoan utzi zituen libre.

Ederki pasa duzu asteburuan!


KARETAK

Egun on lagunok!
Zer moduz asteburua? Gero zoom saioan kontatuko didazue.

Aurreko asteko proposamena KARETA bat egitea izan zen. Alvarok kareta eta OLERKIA , bideoan bidali dizkigu. Ondo ikasi du, ezta?




Txakurra gelako neskatila batek ere bidali digu argazki hau, ea asmatzen dezuten nor den...


2020(e)ko maiatzaren 19(a), asteartea

TXANGOA

Kaixo lagunok!
Zer moduz doa arratsaldea? Eguraldi ederra dugu!

Crisek asteburuan egindako bizikleta txangoaren argazkia bidali digu.
Donostian zehar ibili zen, gora eta behera, mapan ikusten dugun bezala; primeran pasa zuen





2020(e)ko maiatzaren 15(a), ostirala

SUKALDATZEN


Kaixo lagunok!
Asteburua gertu dugu, ze ondo!

Oraingoan Maia sukaldatzen ari da,  bere amarekin astero errezeta berriak egiten omen ditu, eta Master chef programa ere oso gustukoa du.

SUKALDARI BIKAINA GURE MAIA!





2020(e)ko maiatzaren 14(a), osteguna

MATXINSALTOA

Kaixo txakurra gelako artistak!
Zer moduz zaudete?

Intsektuei buruz ikasten ari gara eta Irene plastilinaz matxinsaltoa egitera animatu da.
Polita, ezta? Ia zuek ere animatzen zareten beste intsektu batzuk egitera!




2020(e)ko maiatzaren 13(a), asteazkena

LEGOAK

Kaixo koadrila!

Zuekin zoom saioa oraintxe bukatu dut, eta ondo zaudetela jakiteak asko pozten nau.

Nikok komentatu digun bezala, bideotxo bat bidali digu legoekin jolasten.

 https://youtu.be/tu5I0xq5IbA

Polita, ezta?

2020(e)ko maiatzaren 12(a), asteartea

GURE ARTISTA

Kaixo lagunok!
Zer moduz doa arratsaldea? Aprobetxatu dezute bueltatxo bat emateko?

Irenek oraingoan hiru argazki bidali dizkigu, zenbait ekintza egiten:
-bustinezko loreontziak eta papiroflexiazko lorea egin ditu
-inglesezko ariketak egiten
-playmobilezko piezekin jolasten, Xabier eta Noarekin

Oso argazki politak dira.


2020(e)ko maiatzaren 11(a), astelehena

ASTEBURUA

Kaixo lagunok!

Jorgek argazki hau bidali digu, eta hor ikusten da asteburuko plana: bizkotxo ederra egin du eta baita ere uretako globoak urez bete, eta bere anaiekin jolasten ibili da.
Ederki pasa duzu asteburuan!

2020(e)ko maiatzaren 7(a), osteguna

ETXE ONDOAN



Kaixo lagunok!

Zer moduz zaudete?
Batzuk paseon egongo zarete, etxe ondoan .

Ilargi etxe ondoan duen erreka batera joan omen zen txakurrekin eta aiatxorekin.
Ederki, ze inbidia!
Bi bideo ere bidali dizkit: batean txirrindaz dabil, eta bestean gure On Kixote  mugitzen da.