ETXEKO ARTISTAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ETXEKO ARTISTAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2020(e)ko apirilaren 21(a), asteartea
2020(e)ko apirilaren 20(a), astelehena
BERROGEIALDIA
Kaixo koadrila!
Zer moduz doa eguna?
Bihar elkar ikusiko dugu, zoom bidez
Zenbat ekintza, jorge! ze suerte duzun bi anaien laguntza duzula!
Segi disfrutatzen!
2020(e)ko apirilaren 19(a), igandea
2020(e)ko apirilaren 17(a), ostirala
KIROLA
Ilargik bere aitarekin kirola egiten du. ze ondo! txirrindaz ere dabil...zenbat kilometro?jeje
KIROLA EGUNERO EGITEA OSO OSASUNTSUA DA.
Beraz animatzen zaituztet egitera. Nik egiten dut!
IRAKURTZEN TREBATZEKO
Egun on lagunok!
Oraingoan Alvarok esaten digu: alde batetik "katixa eta Maritxu 1" liburua bukatu duela irakutzen eta bere fitxak egiten , eta bestetik, orain "Unax eta dinosauroen desagerpena 2"erosi du, eta irakurtzeko eta bere fitxak egiteko asmoa duela,
Lan bikaina Alvaro, segi horrela!
Horretaz gain, egunero, ETB3n umeentzat dagoen programa ikusten omen du.

2020(e)ko apirilaren 16(a), osteguna
ARROPARENTZAT PIN-AK
Kaixo lagunok!
Opor hauetan, Ilargiren lagun batzuk urteak bete dituzte, eta oparitxo hauek egitea bururatu zaizkio.
ARROPARENTZAT PIN-AK dira
Politak ezta!
Zuek ere saiatu egiten!
Opor hauetan, Ilargiren lagun batzuk urteak bete dituzte, eta oparitxo hauek egitea bururatu zaizkio.
ARROPARENTZAT PIN-AK dira
Politak ezta!
Zuek ere saiatu egiten!
2020(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena
EKIMENA
KAIXO, KAIXO!!!
Zer moduz zaudete? altxata eta gosalduta?
Gaurkoan Ilargik ekimen berria egin du, balkoietan eta lehioetan jartzeko kartela; beste haurrak ikusgai izateko eta ondo sentitzeko,bai emozionalki eta fisikoki.
Sormen handiko neska dugu, eta gainera aldamenekoak ere kontutan ditu.
Segi horrela! Oso polita gelditu zaizu!
zer iruditzen zaizue ekimena? zuek ere animatu kartel politak egiten eta zuen balkoietan edo lehioetan jarri.
2020(e)ko apirilaren 13(a), astelehena
IKURRIÑA
Atzo, igandea, Ilargiren familiak Aberri Eguna ospatu zuen, eta horretarako Ilargik ikurriña hau marraztu zuen. Handia benetan!
2020(e)ko apirilaren 10(a), ostirala
PUZZLEETAN TREBEA
Kaixo lagunok!
Zer moduz opor berezi hauetan? Denok ondo zaudete? espero dut ,zuek eta zuen familiak ondo egotea.
Hemen dituzue Alvarok bidalitako lanak, dirudienez 1000 piezako puzzlea bukatu duela. Ze trebea!!!
ere, chef bikaina eginda dago,termomixen garbantzoak espinakakin prestatu omen du.
ze goxoak umm!
Jarraitu zuen plan bereziak bidaltzen
muxux
2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala
PAPIROFLEXIA IZURDEA
Eguerdi on!
Zer moduz doa goiza? Hemen Tomasek papiroflexia erabiliz izurde bat egin du! Oso polita geratu zaizu txapelduna! Zaila izan da Tomás? Papiroflexia egiteko arreta handia jarri behar da, animatzen zaituztet teknika hori erabiltzea.
Jolastu al duzue goizean proposatutako jolasean?
2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna
OTSOAREN MASKARA
Aiiiii, ze susto! Otso bat agertu da blogean!
Ezeeetz, gure gelako pertsona bat da, ea asmatzen duzuen nor den, bi pista:
1. Otsoa da bere animalia gustokoena
2. Atzo malabareak nola egiten zituen erakutsi zigun
Nor da?
Ezeeetz, gure gelako pertsona bat da, ea asmatzen duzuen nor den, bi pista:
1. Otsoa da bere animalia gustokoena
2. Atzo malabareak nola egiten zituen erakutsi zigun
Nor da?
GAZTELUA ETA GAUA MARRAZKIA
Ieeepaa!
Begira Aitanak egin duen marrazkia, badirudi pertsona bat builaka dagoela "AAAAAAA!" esaten duela... zer gertatuko ote zaio?
Oso polita geratu zaizu! Ea besteak marrazkiak bidaltzera animatzen zareten!
2020(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena
MUSIKAREKIN MARRAZTEN
Hamaiketakoa egin duzue?
Jon C.-k astelehenean musikako jardueran, marrazki hau egin zuen, hau da, musika entzun eta marrazki hau sortu zuen! Besteak zein marrazki egin zenuten?
Horretaz gain, egunero etxeko lanak egiten ari da, primeran Jon, segi horrela!
DENETIK EGITEN!
Kutxi kutxi marilutxiii!
Hemen xakeko amorratu bat, Lucas, izugarri gustatzen zaio xakera jolastera, ze zortea daukazun etxean anaiarekin jolasteko aukera duzula!
Egun hauetan etxeko lanak eta gailetak egiten dabil, espero dut ikastolara bueltatzean horrelakoak egiten jarraitzea, eta gelakideok probatzeko aukera izatea, ziur goxo-goxoak daudela, ummm!
Lucasek Txakurra baita Arrano gelakoentzako muxuak bidaltzen dizkizue!
HEMEN GURE GELAKO MALABARISTA!
Ikusi, ikusi, Ilargik Bolitxek proposatutako malabareekin praktikatzen hasi da.
Bide onetik zoaz, segi horrela! Laister zirkura!
Bide onetik zoaz, segi horrela! Laister zirkura!
ERRINOZERONTEA ALDIZKARIEKIN EGINA
Egun on berriro ere!
Zer moduz zaudete? Begira, atzo Gorkak proposatutako eskulana egin zuen, errinozerontea aukeratu zuen. Izugarri gustatzen baitzaio animali hau! Gorkaren logelan, koadro batean jartzea pentsatzen ari dira! Besteak, zein animalia aukeratu duzue?

2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea
TATXAAAAAAAN!
Hemen puzzleetan trebeena: Laraaa!
Bukatu du 1.000 (mila) piezako puzzlea, primeran! Orain beste bat egingo duzu?
Bukatu du 1.000 (mila) piezako puzzlea, primeran! Orain beste bat egingo duzu?
ALDIZKARIEKIN EGINDAKO TXAKURRA
Arratsalde on!
Zer moduz doa zuen eguna? Primeran doala espero dut.
Gaur proposatutako eskulana iada Martinak egin du, txakurra egitea aukeratu du.
Oso polita geratu zaizu!!! Zein izena jarri diozu txakurrari? Pintto?

KONFETIZKO PIRULETA
Kaixo kaixo!
Hamaiketakoa jan duzue? Gaur oker ez banago, fruta tokatzen zen... asteartea delako diot.
Ilargik piruleta erraldoi bat egin du, eta barnean konfetiak sartu ditu. Oso polita gelditu zaio!
Good Luck idatzi du, norbaitek badaki zer esan nahi duen?

2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena
MARGOLARIA ARTISTA
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)