Orriak

PROPOSAMENAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
PROPOSAMENAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko ekainaren 4(a), osteguna

FLOTA HONDORATU

EA ZENBAT ITSASONTZI HONDORATZEN DITUZUEN!!!
Jolasaren goiko aldean arkatz bat dago. Sakatzen baduzue aukera ematen du kolorea aldatzeko eta ezabatzeko.  Ontziak margotzeko fitxa ere jarri dizuet)

Flota hondoratu FITXA



2020(e)ko maiatzaren 22(a), ostirala

MINTZA-EUSKERA JOLASAK

Zin egin nizuen bezala, hemen jartzen dizkizuet agindutako jolasak!!! Ea gustukoak dituzuen!!

Arantza
TRAFIKOA


2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

PROPOSAMENA: ON KIXOTEREN TXONTXONGILOA


Kaixo, lagunok:

Atzo Liburuaren eguna ospatu genuen, eta gaur "On Kixote" ren txontxongiloa egitea proposatzen dizuegu. Ea polita gelditzen zaizuen!!

On Kixote  (On Kixote ren gainean klikatu)

2020(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena

PROPOSAMENA: ASTOA KARTA JOKOA


Astoa karta joko bat da, eta zenbaki bereko lau karta lortzea du helburu nagusi. Gutxienez hiru jokalari egon behar dira.
 
Jokalari bakoitzak zenbaki bereko lau makilak aukeratzen ditu. Jokalari bakoitzak aukeratutako lau kartak elkartzen dira. Gainerako kartak kanpoan uzten dira. Jokalarien artean banatzen dira. Gurpil bat hasten da, non jokalari bakoitzak bere eskuineko jokalariari karta bat pasatzen dion. Jokalarietako batek zenbaki bereko lau kartak lortu arte. Une horretan, eskua mahai gainean jarri eta “ASTOA” esaten du. Irabazlea da.
 
 
El burro es un juego de naipes cuyo objetivo principal es conseguir cuatro cartas del mismo número. Como mínimo tiene que haber tres jugadores.
Cada jugador elige los cuatro palos de un mismo número. Se juntan las cuatro cartas elegidas por cada jugador. Se dejan fuera el resto de las cartas. Se barajan y se reparten entre los jugadores. Se inicia una rueda en la que cada jugador le pasa al jugador de su derecha una carta. Hasta que uno de los jugadores tenga las cuatro cartas del mismo número. En ese momento pone la mano en la mesa y dice “BURRO”. Es el ganador.
 
JUEGO DE CARTAS EL BURRO - Trebolito
 

2020(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

PROPOSAMENA: LIBURUAREN EGUNA OSPATZEA


Liburuaren eguna ospatu nahian, etxean daukazun gustuko liburu bat aukeratu, eta zatitxo bat ondo prestatu, ostegunean lagunen aurrean irakurtzeko zoom saioan.

 
Dibujos día del Libro 02

2020(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

PROPOSAMENA: MARRAZKI BAT EGIN, BAINA EZ EDOZEIN MARRAZKI


Gure proposamena, astearterako honako hau da:

Zuen etxeko leiho batetik ikusten duzun paisaia marraztu eta margotu. Asmoa dugu ostiralean zoom saioan lagunekin marrazkiak partekatzea.

Hasi baino lehen, ondo behatu. Gero egin ezazu marrazkia arkatza asko sakatu gabe, zerbait ezabatu behar baduzu errazagoa izan dadin. Azkenean, margotu kontu handiz.


 
Ventana: dibujo para colorear e imprimir

2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala

OPORRALDIRAKO WEB GUNE INTERESGARRIAK

EGUNEAN JOLAS/ESKULAN BAT (youtubeko web gune honetan, egunero jolas, eskulan edo proposamen berri bat proposatuko digute, harpidetzen bazarete mezua iritsiko zaizue)

ESPERIMENTUAK (honetan, egunero esperimentu bat egitea proposatzen du)

IPUINAK EUSKARAZ

FILMAK ETA TELESAILAK EUSKARAZ

Badakizue, etxean egiten dituzuen esperimentu, eskulan, dantzak... irakasleon korreora bidaltzen jarraitu dezakezuela. Oporraldiko bigarren astean, blogean zintzilikatzen hasiko gara!

Bitartean, besarkada potolo bana!



MUSIKA OPORRETAN

Kaixo TXAKURRAko musikariak!
Oporretan ikus ditzakezuen pelikula motz batzuk jarri dizkizuet. Ea gustuko dituzuen...

Os dejo tres cortos musicales que podéis ver durante las vacaciones. Espero que os gusten... 





PROPOSAMENA: NI AZKARREN! JOLASA

Ostirala! Iuuupi! 
Lortu boligrafoa dadoekin bi zenbaki berdin ateratzean eta saiatu 50 arte banan bana zenbakiak idazten, aurkariak boligrafoa kendu aurretik, 50era iristen den lehenak irabaziko du.
Dado bakar bat baduzue 5 zenbakia ateratzean hartu dezakezue boligrafoa. 
Bideoa ikus dezakezue, agian hobeto uleretzen lagunduko dizue eta.
Ea Nork irabazten duen! Zorte on!




2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

PROPOSAMENA: MUSIKOGRAMA

Kaixo TXAKURRAko musikariak,

a zer lan politak ari dizkidazuen bidaltzen bereziki Saint-Saëns musikariak egindako Aquarium abestiari buruz. Primeran ari zarete!

Horregatik, abesti honen bideo bat jarri dizuet.

Gozatu!

Qué trabajos más bonitos me estáis enviando, en especial sobre la canción del Aquarium de Saint-Saëns. ¡Lo estáis haciendo muy bien!

Por eso, os dejo un vídeo de esta canción. Espero que lo disfrutéis.

PROPOSAMENA: ZENBAT HIRUKI DAUDE?

Egun on! 
Gaurko proposamena, desberdina, adi egon behar zarete, eta ondorengo irudian zenbat hiruki dauden kontatu behar dituzue, esango didazue zenbat kontatu dituzuen, animo!




2020(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena

PROPOSAMENA: CRISTOBAL MOLONEN JARDUERA

Egun on denori!
Zer moduz egin duzue lo? Hemen doa gaurko proposamena, aurreko batean (ikastolara joaten ginenean) antzeko bat egin zenuten, eta izugarri gustatu zitzaizuela konturatu nintzen... Ea oraingoan ere, aurrekoan bezain gustora egiten duzuen!

PROPOSAMENA

2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

PROPOSAMENA: ALDIZKARIEN TIREKIN ARTELANAK

Ieeeeeepa Joxeeeeepa!
Indartsu gosaldu duzue?
Gaur, ondorengo artelana egitea proposatzen dizuet, beharrezko materiala: aldizkari zahar bat, paper/kartulina handi bat, kola eta gurazeak.

1. Lehenik eta behin animalia, instrumentu, kirolari... edozein gauzaren ingurua marraztu behar duzue.
2. Ondoren, aldizkari zahar bat hartu eta tira finak edo potoloak moztu behar dituzue.
3. Bukatzeko, tira horiek marraztutakoaren barruan pegatzen joan behar duzue, pazientzia handiz.

Ea ba, zein aukeratuko duzue? Zuen artelanen zain egongo naizela badakizue!


2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

HEMEN BERRIRO SUKALDARI APARTA

Hemen berriro dator, Maia, bere errezetekin! Crep-ak, pizza, bizkotxoak... egin ditu! Zu bai artista!
Horretaz gain, ortzarradaren puzzle bat sortu du, zaila izan da egitea? Naroak, zure ahizpak lagundu dizu?
Aizue, batzuen etxe inguruan elurra dagoela esan dirudi, eta udaberrian gaude! Harritzekoa!









2020(e)ko martxoaren 29(a), igandea

PROPOSAMENA: CRISTOBAL MOLON FILMA

Kikirikiiiiiii! Egun on! Esnatuuu!
Gaur, ondorengo filma ikustea proposatzen dizuegu, adi-adi egon behar duzue, asteazkenean honekin lotutako hainbat jarduera proposatuko dizkizuegu eta. 



2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

PROPOSAMENA: ZOZKETA ETA ESKUEN JOLASA

Gaurkoan, Tximeleta eta Lehoia gelakoek proposatutako zozketa eta esku jolasen abestiak ikastea izango da, ondoren, ikastolara itzultzen garenean gure kideekin jolasteko aukera izango dugu!
Animatzen zarete?


2020(e)ko martxoaren 24(a), asteartea

PROPOSAMENA: KOLOREEN JOLASA

Egun on!
Zer moduz egin duzue lo? Gaur, ondorengo jolasa proposatzen dizuet, jolas honetara jolasteko ondorengo baliabideak behar dituzue:

- Bi pertsona edo gehiago
- Koloretazko paperak (edo zuek margotu ditzakezue)
- Burua martxan jartzeko gogoa
- Primeran pasatzeko gogoa

Bideoa ikusi bezain laister ulertuko duzue nola jolasten den!