- Udaberrian gaude. Kolore guztietako loreak ateratzen ari dira eta zuhaitzak hosto berdez betetzen ari dira. Horregatik "Loreen baltsa" entzutea proposatzen dizuet. Abesti hau Errusian jaio zen Tchaikovsky konpositore eta pianojoleak idatzi zuen.
- Segidan beste bideo bat uzten dizuet eta bertan musika tresna batzuk agertuko dira: harpa, tronpa horia, klarinetea beltza, biolina marroina eta zeharkako txirula txuria. Adi egon!
- Orain, “Loreen baltsa” entzuten duzuen bitartean, lore handi bat marraztu eta barruan gehien gustatu zaizuen musika-tresnaren izena idatzi. Margotu eta ziur oso polita geratuko zaizuela. Nahi baduzue lorearen argazkia bidal diezadakezue, horrela, zuen gustuko musika tresna zein den jakingo dut!
2020(e)ko maiatzaren 3(a), igandea
MAIATZAK 4: MUSIKA
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina